"Jolasa oso garrantzitsua da pertsonaren garapenerako”
Horrelako baieztapen asko entzun eta irakurtzen ditugun arren, zergatik da horren garrantzitsua jolasa eta jolastea?
Jolasaren elementuetatik abiatuz, jolasa hezteko tresna baliogarria da. Honen bidez, izaera fisikoa garatu ahal dugu, harremantzen ikasten dugu, arauak ikasten ditugu, imitatzen eta rolak bereganatzen ikasten dugu... hau guztiaz gain, jolasa beste hainbat gauzetarako ere baliogarria da. Esaterako:
- Garapena orokorrean
- Harremanak
- Arauak
- Hizkuntza
- Eremu afektiboa
- Keinu eta aurpegi adierazpena
- Motrizitatea: orokorra eta espezifikoa
- Gatazkak konpontzeko gaitasuna
- Bizitza sozialaren gaiak bereganatzea
- Nortasuna sortu: haien interesekin konektatu
- Era egokian errakzionatu
- Norberak bere burua hobeto ezagutzeko
Lankidetza oso beharrekoa da eta hau, jolasaren bitartez ikas ditzakete. Hau da, haurrak jolasen bidez bizikidetzan eta bakean hezten dira: lasaitzeko, elkar ezagutzeko, konfidantza sustatzeko, komunikatzeko, gatazkak konpontzeko...
"Jolasa ikasteko eta besteekin erlazionatzeko tresna da"
Ondorio moduan, hauxe esan dezakegu:
"Jolasa hezigarria da"


