
Kanta honen bidez, gora-behera nozioak ikas ditzateke. Kanta abesteaz gain, abestiak esandakoa mugimenduen bidez egin dezakete eta era horretan, honi buruzko ezagutzak eraikitzeko erraztasuna izango dute, nozio horiek bizi izango dituztelako, era erreal batean landuko dituztelako (ez era abstraktu batean, fitxa batean bezala esaterako). Kontzeptu hauek era erreal batean landu eta gero, fitxa batean ulertzeko erraztasun gehiago izango dituzte, kontzeptu horiek jadanik ulertu eta barneratu dituztelako.
Abesti hau haur txikiekin lantzeko oso aproposa da. Euri tantek egiten dutenaz ohar daitezen, lehen aipatu dudan moduan, mugimenduen bidez adierazi edo antzeztu ditzateke. Gainera, euri tantak imitatzen dituzten bitartean, musikaren erritmoa jarraituko dute eta pixkanaka-pixkanaka erritmoaren kontzeptua era praktiko batean barneratzen joango dira.
Abesti honen bidez haurrek askatasunez dantzatzeko eta salto egiteko aukera ona izango dute. Jolas, dantza eta abestiak beti ez direlako zertan gidatuak izan. Gainera, euskara bultzatzeko kanta egokia ere bada.
Kanta hau Pirritx eta Porrotx-en "Maite zaitut" abestiaren beste bertsio bat da, "Querote mais". Euskaraz egon beharrean, galegoz abestuta dago.
Abesti hau animazio jolas bezala egin dezakegu. Urtxintxaren aisia.net-etik ateratako azalpena honako hau da:
Bidaia jolas honetan gidari batek abestia abestu eta beste guztiek erantzun egin behar diote. Gidariak abasten duena errepikatu behar dute batzuetan, beste batzuetan, berriz, dagokiona erantzun:
Gidaria: ALEA Taldea: ALEA Gidaria: ALEA TITA KONBA Taldea: ALEA TITA KONBA Gidaria: AMASA AMASA AMASA Taldea: AMASA AMASA AMASA Gidaria: O ALOE ALOE ALOA Taldea:O ALOE ALOE ALOA Gidaria: MANBO Taldea: MANGO Gidaria: EPI EPI EPAPAO Taldea: EPI EPI EPAPAO Gidaria: ZI ZA ZI ZA Taldea: IE IE Gidaria: ZI ZA ZI ZA Taldea: IE IE Gidaria: ZI Taldea: IE Gidaria: ZA Taldea: IE Gidaria: ZI ZA ZI ZA Taldea: IE IE Gidaria: GOAZEN BERRIRO HASTERA
Kanta ezagun honen bidez, jolas ere egin dezakete, 4 urtetik aurrera egiteko jolas oso aproposa da.
No hay comentarios:
Publicar un comentario