Jolasaren inguruko hainbat gauza oraindik ere ez ditugu komentatu; hori dela eta, jolasaren inguruan gehiago jakiteko, interesgarria delakoan jarri dizuet.
Txikitako jolasak 1B
Orriak
2011-03-23
Jolasaren ezaugarriak
Etiketak, argazkiak...
joko,
jolas,
jolastu,
txikitako jolasak
2011-03-22
"Buda explotó por vergüenza" filmea
Afganiar neskatila bat eskolara joateko gogoa dauka. Orain arte ez du eskolara joateko aukerarik izan, baina eskolara joateko ahaleginak egiten ditu. Eskolarako bidean, ume batzuekin topo egiten du, zeinek talibanak izango balira jolasten ari dira.

Filme honetan, testuinguruak umeengan eta baita haien jolasengan duen eragina ere ikus dezakegu. Oso pelikula interesgarria da eta ikustera animatzen zaituztet. Hala ere, oso tristea eta gogorra da, baina ikustea merezi du.

Filme honetan, testuinguruak umeengan eta baita haien jolasengan duen eragina ere ikus dezakegu. Oso pelikula interesgarria da eta ikustera animatzen zaituztet. Hala ere, oso tristea eta gogorra da, baina ikustea merezi du.
Titulo originala: | Buda az sharm foru rikht (Buda explotó por vergüenza) |
Iraupena | 81 minutu |
Urtea | 2007 |
Herrialdea | |
Direktorea: | Hana Makhmalbaf |
Gidoia: | Marzieh Meshkini |
Koproduktorea | Iran-Frantzia |
Generoa | Drama |
Etiketak, argazkiak...
Buda exploto por verguenza,
filmeak,
jolasak,
pelikulak
2011-03-16
Jolas lehiakorren eta kooperatiboen adibideak
ZAPIAREN JOLASA:
- Zapiaren jolas arrunta:
- Helburuak: Arintasuna eta kontzentrazioa lantzea. Besteekiko lehia dela eta, norberaren gaitasunaren eta nolakotasun fiskoaren garrantzia eta honek eragiten duen konpetibitateaz ohartzea. Jolasaren bitarteaz heztea eta jolasa, tresna pedagogiko gisa ikustea.
- Garapena:Taldea bitan zatitzeko, aulkiekin lerro bat egiteko eskatu. Bakoitza aulki baten gainera igoz eta elkarri hitzik egin gabe mutur batetik bestera adinaren arabera ordenatzeko esan. Ustez antolatu direnean, ozenki beraien jaioteguna esanaz, baieztatu ongi ordenatu al diren eta aulki ilararen arabera, bakoitiek talde bat osatuko dute eta bikoitiek bestea. Korrika egiteko egokia den toki bat aukeratu eta talde bakoitza mutur batean jarriz, hezitzailea edota zapia eusten egongo den edonor bi taldeen artean kokatu. Irteera-lerroak markatu gabe baditu: jertseen laguntzaz, klarionaz markatuz... zehaztea komeni da. Talde bakoitza erdialdera begira jartzen da eta talde bakoitzeko taldekide kopurua kontuan hartuta zenbaki bat egokitu taldekide bakoitzari. Erdian dagoenak, zenbaki bat ausaz esango du ozenki, eta zenbaki hori dagokien kideak (talde bakoitzetik bana) ahalik eta azkarren joan beharko dira erdikoak eskuan duen zapiaren bila. Kontu handiz eta erdiko marra zapaldu edota pasatu gabe zapia hartzen saiatuko dira. Zapia hartzea lortzen duenak bere kideengana iristea izango du helburu. Lortuz gero, taldearentzat puntua eta zenbaki bereko aurkaria eliminatu egingo da. Aitzitik, zapia hartu ez duenak zapiduna harrapatzen saiatuko da. Harrapatuz gero, bere taldearentzat puntua eta zapiduna eliminatuko da. Ez ahaztu, kanporatua edonor dela ere, bere zenbakia beste taldekide batek hartu behar duela.
- Aplikazioa: Nolakotasun fisikoa eta adin tarteak kontuan hartuta, 4 urtetik gora.
- Zapiaren jolas kooperatiboa:
- Helburuak: Arintasuna eta nolakotasun fisikoak garrantzia izanagatik, talde kooperazioak hartzen du garrantzia. Ondorioz, lehia bigarren mailara igarotzen da eta ondo pasatzea gailentzen da.
- Garapena:Hasiera baten zapiaren jolas arruntaren araudi antzekoa edukiagatik ezberdintasun nagusia: inortxo ez dela kanporatzen. Bestalde, erdian dagoenak, zenbakiak banaka esateaz gain, binaka, hirunaka edota launaka esan ditzake. Zenbakiak binaka esanez gero ordea, zenbaki horiek dituzten bi pertsonak bata bestearen gainean, joan beharko dira zapiaren bila. Hiru zenbaki esanez gero, “erreginaren aulkia”-n. Hau da, birek eskuak emanaz eta pixka bat makurtuz beren beso gaina aulkia bailitzan modura jarri beharko diote hirugarrenari eta hirugarrena beso gainetan esertzen denean joango dira zapi bila. Lau zenbaki esatean aldiz, berriro ere“erreginaren aulkia” egingo dute eta laugarrenak beste hiruak animatu beharko ditu. Baliteke zenbait momentutan ulermen eta antolaketa arazoak gertatzea baina arazoa barregarria izanik, oso joko dibertigarria da.
- Aplikazioa: Nolakotasun fisikoa eta adin tarteak kontuan hartuta, 4 urtetik gora.

AULKIAREN JOLASA:
- Aulkiaren jolas arrunta:
- 1. Helburuak: aditasuna eta arintasuna lantzea. Eliminazioa ekiditzeko konpetitibitatea garatzea.
-
2.
- Garapena: Aulkiak borobilean jartzen dira baina jarriko dugun aulki kopurua taldeko pertsona kopurua baino bat gutxiago izango da. Jarri musika martxan eta musika ari den bitartean umeak/gazteak aulkien inguruan mugitzen, dantzatzen, ibiltzen... arituko dira. Musika gelditzen denean (egokia iruditzen zaigunean egingo dugu), kide bakoitza aulki batean eseri beharko da baina bada bat eserlekurik, tokirik gabe aurkituko dena eta hau, jolasetik kanpo geldituko da, eliminatu egingo da. Ondoren aulki bat kendu eta prozesu bera behin eta berriz errepikatu garailea lortu arte.
- 3. Aplikazioa: 5-6 urtetik aurrera.
- Aulkiaren jolas kooperatiboa:
- 1. Helburuak: Arintasuna eta aditasunaz gain, elkarren arteko kooperazioa sustatzea, ahalik eta pertsona guztiak aulkien gainean egotea lortu arte.
- 2.
- Garapena: Aulkiaren joko arruntean, betikoan bezala, aulkiekin borobil bat egiten da eta musika martxan dagoen bitartean jendea aulkien inguruan mugitzen, dantzatzen, ibiltzen... egongo da. Musika gelditzean, guztiak aulkien gainera igo behar dira. Hankek ezin dute lurra ukitu eta hezitzaileak arau hau ongi bete dutela baieztatzean, aulkien joko arruntean bezala, aulki bat kenduko zaie. Jolas mota honetan, ez da inortxo kanporatzen. Ondorioz, aulki berdin batean pertsona bat baino gehiago egon daiteke. Halaber, geldiune bakoitzaren ostean aulki bat kenduz eta jolaskideen kopuru bera mantenduz, jolasten jarraitu nahi badute, talde lana eta kooperazioari esker, gero eta aulki gutxiagoren gainera igotzeko estrategiak topatu beharko dituzte.
- 3. Aplikazioa: 5-6 urtetik gorako haurrentzat.
2011-03-15
Jolas lehiakorrak VS Lankidetza jolasak
Jolas lehiakorren eta lankidetza edo jolas kooperatiboen artean, desberdintasun handiak daude. Jolas lehiakorrek, izena esaten duen modura, lehiakortasuna suspertzen dute. Lankidetza jolasak, ordea, elkarlanean hezitzen laguntzen gaituzte. Jolas tradizional askotan, lehiakortasuna ikus ditzakegu. Gaur egun, horri aurre egiteko, jolas tradizional horiek moldatu dira kooperazio jolasak bihurtuz.
Hau hobeto ulertzeko, hainbat adibide jarriko ditugu. Gainera, adibide hauek oso baliogarriak izango dira erralitatean haur eta gazteekin erabiltzeko.
Etiketak, argazkiak...
jolas lehiakorrak,
lankidetza,
lankidetza jolasak,
lehiakortasuna
2011-03-08
Zer da jolas heuristikoa?
Jolas heuristikoaren inguruan, gauza hagitz entzun ditugu. Baina, zer da jolas heuristikoa?
Jolas heuristikoa, ekintza bat da non 12 eta 24 hilabeteko haur talde mugatu batek (8 eta 10 haurren arteko taldea) objektu desberdinak askatasunez manipulatzen eta konbinatzen dituen. Objektu hauek, objetu arruntak dira, ez dira didaktikoki ezarrita egon behar; hau da, ez dute didaktikoki helburu zehatzik izan behar. Era horretan, haurrek objetu horiek eskaintzen dituzten baliabide desberdinak aztertuko dituzte
Objektu hauek, baliabide anitz eskaintzeko, ezaugarri desberdinak izan behar dituzte: kolore eta forma desberdinak, pisu eta ehundura desberdinak... Garrantzitsua da objektu hauek naturalak izatea; bestela, lortuko dugun material gehiena plastikozkoa izango da eta horren ondorioz, ehunduraren aldetik haurrak ez du desberdintasunik aurkituko. Hala ere, naturalak ez diren materialak ere erabil daitezke:








Jolas heuristikoan gauzatzen diren ekintzak honako hauek dira: bete eta hustu, pilatu, zabaldu eta itxi, estali eta estalkia kendu, konparatu...
Haurrek aztertzen bukatzen dutenean, erabilitako materiala jaso eta klasifikatu behar dute. Honek garrantzi handia dauka.
Hemen daukazue jolas heuristikoari buruzko artikulu interesgarri bat.
Hona hemen maila teorikoan jolas heuristikoari buruzko apunte batzuk:
Zer dira eta zer desberdintasun dago jolas mota hauen artean?

- KOOPERAZIO JOLASAK Talde batean, komunikazioa eta elkarlana bultzatzeko balio duten jolasak dira. Jolas hauetan helburu bat egoten da eta helburu hori lortzeko taldekide guztien partehartzea behar da. Adibidez, kooperazio jolas bat hau izango litzateke: Bikote taldeak egiten dira. Talde bakoitzean bata mutua izango da eta betea gorra. Lehengo mutuak gorra denari eraman behar dio toki zehatz batera, eta gero alderantziz.
- EZAGUTZA JOLASAK izenak esaten duen bezala, elkarren artean ezagutzeko balio dute. Jolas hauek oso aproposak dira ume talde berri bar daukagunean eta beraien artean ezagutzea nahi dugunean. Adibidez, hau izango litzateke ezagutza jolas bat: Umeak korruan jartzen dira, eta korruaren erdian putxu bat dagoela imajinatzen dute. Putxua sakona da eta hara hurbiltzen bagara ohiartzuna entzuten dugu. Orduan, ume bakoitza banan-banan putxu imajinariora hurbiltzen da eta bere izena ohiukatzen du, eta ondoren beste ume guztiak putxuko ohiartzuna imitatuz esandako izena errepikatzen dute. Beste ezagutza jolas bat hau izango litzateke; adinak ezagutzeko balio diguna: Banku ilara bat egiten dugu eta partaide bakoitzak zutunik jarriko da banku baten gainean. Azpian erreka bat kokodriloz beteta dagoela imajinatu behar dugu. Jolas honen helburua da adinen arabera ilara ordenatzea, helduenetik gazteeneraino. Baina arazotxo bat dago: ezin da hitzik egin, komunikazioa keinuen bidez egin behar da.
- JOLAS SINBOLIKOAK Umeen jolasetatik nabarmengarria dugu jolas sinbolikoa . Piagetek dionez, umeari barruko arazoak konpontzeko, beharrak betetzeko eta errolak aldatzeko balio zaio jolas honek. Jolas sinbolikoaren bidez, ikasketa ezberdinak lortuko ditu umeak. Adibidez; sukaldean, janari prestatzean jolasten, haurrak koordinatzen, manipulatzen ikasiko du. Lehengaiak ezagutuko ditu, janari gordin eta egosien arteko ezberdintasunaz konturatuko da... Sinbolizazio jolasetan hizkuntzaren aurrerapen bat ere ekartzen du.

Etiketak, argazkiak...
ezagutza jolasak,
jolas motak,
jolas sinbolikoak,
kooperazio jolasak
Atentatu buruhiltzailera jolasean
Jolas mota desberdin ugari ezagutzen ditugu: baloi jolasak, harrapaketa jolasak, kooperazio jolasak, imitazio jolasak...
Jakin badakigu, haurrek helduen jokabideak imitatzeko joera daukatela, imitazio hori jolasa bihurtuz: familietara jolastea, irakasletara jolastea... Gure gizartean, horrelako jolas ugari aurki ditzakegu.
Hau da, haurrek euren eguneroko bizitzan aurki ditzaketen jokabideak errepikatzen dituzte, imitatzen dituzte. Mendebaldean irakasleetara jolasten den moduan, Afganistanen "atentatu buruhiltzaile"-ra jolasten dute. Harrigarria den arren, bertako haurrek haien testuinguruari lotutako jolasak gauzatzen dituzte.
Honako bideo deigarri honetan, jolas hori agertzen da: lehenengo eta behin, ume afagano bat (heldua izango balitz bezala) bere familia eta ezagunetaz agurtzen da. Ondoren, atentatu bat gauzatuko balute bezala egiten dute.
Deigarria eta harrigarria den arren, zoritxarrez, hori da haur hauek bizi duten egoera.
Jakin badakigu, haurrek helduen jokabideak imitatzeko joera daukatela, imitazio hori jolasa bihurtuz: familietara jolastea, irakasletara jolastea... Gure gizartean, horrelako jolas ugari aurki ditzakegu.
Hau da, haurrek euren eguneroko bizitzan aurki ditzaketen jokabideak errepikatzen dituzte, imitatzen dituzte. Mendebaldean irakasleetara jolasten den moduan, Afganistanen "atentatu buruhiltzaile"-ra jolasten dute. Harrigarria den arren, bertako haurrek haien testuinguruari lotutako jolasak gauzatzen dituzte.
Honako bideo deigarri honetan, jolas hori agertzen da: lehenengo eta behin, ume afagano bat (heldua izango balitz bezala) bere familia eta ezagunetaz agurtzen da. Ondoren, atentatu bat gauzatuko balute bezala egiten dute.
Deigarria eta harrigarria den arren, zoritxarrez, hori da haur hauek bizi duten egoera.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)