Orriak

2011-03-16

Jolas lehiakorren eta kooperatiboen adibideak

ZAPIAREN JOLASA:

  • Zapiaren jolas arrunta:
  1.  Helburuak: Arintasuna eta kontzentrazioa lantzea. Besteekiko lehia dela eta, norberaren gaitasunaren eta nolakotasun fiskoaren garrantzia eta honek eragiten duen konpetibitateaz ohartzea. Jolasaren bitarteaz heztea eta jolasa, tresna pedagogiko gisa ikustea. 
  2. Garapena:Taldea bitan zatitzeko, aulkiekin lerro bat egiteko eskatu. Bakoitza aulki baten gainera igoz eta elkarri hitzik egin gabe mutur batetik bestera adinaren arabera ordenatzeko esan. Ustez antolatu direnean, ozenki beraien jaioteguna esanaz, baieztatu ongi ordenatu al diren eta aulki ilararen arabera, bakoitiek talde bat osatuko dute eta bikoitiek bestea. Korrika egiteko egokia den toki bat aukeratu eta talde bakoitza mutur batean jarriz, hezitzailea edota zapia eusten egongo den edonor bi taldeen artean kokatu. Irteera-lerroak markatu gabe baditu: jertseen laguntzaz, klarionaz markatuz... zehaztea komeni da. Talde bakoitza erdialdera begira jartzen da eta talde bakoitzeko taldekide kopurua kontuan hartuta zenbaki bat egokitu taldekide bakoitzari. Erdian dagoenak, zenbaki bat ausaz esango du ozenki, eta zenbaki hori dagokien kideak (talde bakoitzetik bana) ahalik eta azkarren joan beharko dira erdikoak eskuan duen zapiaren bila. Kontu handiz eta erdiko marra zapaldu edota pasatu gabe zapia hartzen saiatuko dira. Zapia hartzea lortzen duenak bere kideengana iristea izango du helburu. Lortuz gero, taldearentzat puntua eta zenbaki bereko aurkaria eliminatu egingo da. Aitzitik, zapia hartu ez duenak zapiduna harrapatzen saiatuko da. Harrapatuz gero, bere taldearentzat puntua eta zapiduna eliminatuko da. Ez ahaztu, kanporatua edonor dela ere, bere zenbakia beste taldekide batek hartu behar duela. 
  3. Aplikazioa: Nolakotasun fisikoa eta adin tarteak kontuan hartuta, 4 urtetik gora.

  • Zapiaren jolas kooperatiboa:
  1.  Helburuak: Arintasuna eta nolakotasun fisikoak garrantzia izanagatik, talde kooperazioak hartzen du garrantzia. Ondorioz, lehia bigarren mailara igarotzen da eta ondo pasatzea gailentzen da.

  2. Garapena:Hasiera baten zapiaren jolas arruntaren araudi antzekoa edukiagatik ezberdintasun nagusia: inortxo ez dela kanporatzen. Bestalde, erdian dagoenak, zenbakiak banaka esateaz gain, binaka, hirunaka edota launaka esan ditzake. Zenbakiak binaka esanez gero ordea, zenbaki horiek dituzten bi pertsonak bata bestearen gainean, joan beharko dira zapiaren bila. Hiru zenbaki esanez gero, “erreginaren aulkia”-n. Hau da, birek eskuak emanaz eta pixka bat makurtuz beren beso gaina aulkia bailitzan modura jarri beharko diote hirugarrenari eta hirugarrena beso gainetan esertzen denean joango dira zapi bila. Lau zenbaki esatean aldiz, berriro ere“erreginaren aulkia” egingo dute eta laugarrenak beste hiruak animatu beharko ditu. Baliteke zenbait momentutan ulermen eta antolaketa arazoak gertatzea baina arazoa barregarria izanik, oso joko dibertigarria da.

  3.  Aplikazioa: Nolakotasun fisikoa eta adin tarteak kontuan hartuta, 4 urtetik gora.




AULKIAREN JOLASA:

  • Aulkiaren jolas arrunta:

    1. Helburuak: aditasuna eta arintasuna lantzea. Eliminazioa ekiditzeko konpetitibitatea garatzea.
  • 2.  
  • Garapena: 
  •  Aulkiak borobilean jartzen dira baina jarriko dugun aulki kopurua taldeko pertsona kopurua baino bat gutxiago izango da. Jarri musika martxan eta musika ari den bitartean umeak/gazteak aulkien inguruan mugitzen, dantzatzen, ibiltzen... arituko dira. Musika gelditzen denean (egokia iruditzen zaigunean egingo dugu), kide bakoitza aulki batean eseri beharko da baina bada bat eserlekurik, tokirik gabe aurkituko dena eta hau, jolasetik kanpo geldituko da, eliminatu egingo da. Ondoren aulki bat kendu eta prozesu bera behin eta berriz errepikatu garailea lortu arte.
  • 3. Aplikazioa: 5-6 urtetik aurrera. 

  • Aulkiaren jolas kooperatiboa:

  • 1. Helburuak: 
  •  Arintasuna eta aditasunaz gain, elkarren arteko kooperazioa sustatzea, ahalik eta pertsona guztiak aulkien gainean egotea lortu arte.
    2.  
  • Garapena: 
  •  Aulkiaren joko arruntean, betikoan bezala, aulkiekin borobil bat egiten da eta musika martxan dagoen bitartean jendea aulkien inguruan mugitzen, dantzatzen, ibiltzen... egongo da. Musika gelditzean, guztiak aulkien gainera igo behar dira. Hankek ezin dute lurra ukitu eta hezitzaileak arau hau ongi bete dutela baieztatzean, aulkien joko arruntean bezala, aulki bat kenduko zaie. Jolas mota honetan, ez da inortxo kanporatzen. Ondorioz,  aulki berdin batean pertsona bat baino gehiago egon daiteke. Halaber, geldiune bakoitzaren ostean aulki bat kenduz eta jolaskideen kopuru bera mantenduz, jolasten jarraitu nahi badute, talde lana eta kooperazioari esker, gero eta aulki gutxiagoren gainera igotzeko estrategiak topatu beharko dituzte.
    3. Aplikazioa: 5-6 urtetik gorako haurrentzat. 


No hay comentarios:

Publicar un comentario